XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Zamudio: Garbiñe Landeta, 56 urte
Lezama: Iñaki Amarika, 55 urte
Larrabetzu: Teresa Jauregi, 63 urte
Gatika: Bibiana Barandika, 75 urte
Lemoiz: Elena Bilbao, 66 urte
Sopela: Maria Luisa Urrutxua, 66 urte

1. ERLATIBOAREN DEFINIZIOA

Perpaus erlatiboa definitzeko nahiko termino antzekoak erabiltzen direla esan dezakegu, adibidez:

Perpaus erlatiboa (PE) izen sintagma (IS) baten osagarri bat da, ondoko ezaugarria euki behar duelarik: bere baitan IS bat agertzen da PE-aren burua den IS-ren korreferentzia duena

(Karlos Cid Abasolo: Euskal erlatibo moetak. 600. orri.)

Hona hemen beste definizio antzeko bat B. Oihartzabal-en tesiatik hartua (ikus bibliografia):

une proposition subordone modifie (terme cruellement imprcis) un syntagme nominal, et qu'elle le fait grce la prsence en sa structure profonde d'un syntagme nominal corfrentiel au syntagme nominal modifi, alors il s'agit d'une proposition relative (A. Anderson)

Erlatibozko perpausen egitura Karlos Cid Abasolori jarraikirik (Cid Abasolo 1987) honako hau geneukake:


Eta sakoneko egiturari dagokionez beste honako hau ematen digu:


Hor agertzen den pro IS-rekin korreferentziala dela esan dezakegu, edo beste modu batez IS-ren egongunea izan dela esan dezakegu, hortik atera da eta.